Skip to main content

Presentazioa

Nor gara

Nafarbide, el Camino de los Navarros, S.L. sozietate publikoa 2024ko otsailean sortu zen, eta Nafarroako errepide-sarearen mantentze-, kontserbazio- eta kudeaketa-beharrei erantzuteko helburuarekin hasi zuen bere ibilbidea.

 

Nafarroako Foru Komunitatetik igarotzen diren edukiera handiko bide-zati hauek mantentzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da, ibilgailu astunei erabileragatiko tarifikazioa aplikatuz: A-1, A-10, A-15 eta A-68 autobietakoak eta prestazio handiko N-121-A errepidekoak eta horien instalazioak, bai eta azpiegitura horiekin lotutako edozein motatako zerbitzuak ere.

 

Juridikoki, sozietate mugatua da, CPENen barruan dago eta Lurralde Kohesiorako Sailari atxikita dago.